XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22. Iardetsi dit
iardetsi, (erantzun)
ni otoitzean
as orduko.

23. Esker-kantuak
Jainkoari
gogotik bainau
ni entzuna.

24. Ez baidit-eta
itxi neri
bere betiko
biotz ona.

1. Mundu zabala
Zuri dagola,
zor bezela.

2. Bai gora Jauna,
Arek emana
dugu dena.

3. Erriek eta
orok kanta,
Jainkoa baita
denon Aita.

Lurretik gora jasoko nautenean nereganatuko ditut oro (Jn 12, 32).

66'gn eresia. ERRUKI, ARREN

1. Erruki, arren
guri Jainkoa,
egin ongi
Zure zeruko
aurpegi onez
eman argi.

2. Zure bidea
mundu guziak
ai! baleki,
Zugan baleki
salbamendua
nolaz arki.

3. Erri guziek
Zuri, Jainkoa,
gorespena,
erri guziek
Zuri denek bat
maitasuna.